ARTELEKU

Izibene Oñederra

Profila

Izibene Oñederra

Azkoitia, 1979. Arte Ederretan lizentziatua Bilbon. Eskuz egindako animazio filma propioen sortzailea eta ekoizlea da. Besteren animazio proiektuetan ere kolaboratu du. Isabel Hergueraren Amar animazio filmean. Artelekun sortutako MAPA muturreko ikus entzunekoen kolektiboko kidea da. Marrazki pintatua edota animatua oinarri duten erakusketak egin ditu Bilbon, Donostian eta atzerrian. Euskal prentsan eguneroko kolaborazioak egiten jardun du. Animazioaren irakaskuntzan dihardu, Antiheroiaren irudiaren inguruko doktorego tesia idaztearekin batera. Lehenengo animazio filma laburra, Hezurbeltzak. Una fosa común nazioarteko laburmetraien zinemaldi garrantzitsuenetan aukeratua izan zen eta sari ugari eman zituen, estatu zein nazioarte mailakoak. Urteetan zehar CCCBk Del Extasis al Arrebato erakusketaren barruan edota Cervantes Institutuak mundu guztiko zinemateka, arte areto eta zinemetan erakutsi dute filma. Artelekun sortutako Berbaoc filmako egileetako bat da. Azken animazio filma Hotzanak. For your own safety Donostiako Zinemaldia 2013 an, estreinatu eta egun nazioarteko zinemaldietako zirkuituan dabil, sariak jaso ditu eta Animafest Zagreben eta Annecyko zinemaldian lehiaketa nagusian erakutsi da .