ARTELEKU

Jaume Ayats

Profila

Jaume Ayats

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren bidez Artearen historian (musikologiaren atalean) doktorea, Bartzelonako Unibertsitarean Filologia katalanuiarran lizentziatua, eta hiri bereko Udal Musika kontserbatorio nagusian bibolin irakaslea da. Orkestrako instrumentista modura lan egin zuen, Grup de Recerca Folklòrica d'Osona taldearekin ahozko musikari buruzko ikerketa lanak burutzen zituen bitartean. Beranduago Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales-en etnomusikologia ikasketak egin zituen eta Europako mundu urbanoko jendetzen soinuzko espresioari buruz osatu zuen bere tesi doktorala. Etnomusikologo gisara, Pumé de los Llanos Venezolanos talde etnikoari bnuruzko nazioarteko ikerketan parte hartu zuen. Frantzia, katalunia nahiz Espainiako etnomusikologiari buruzko hainbat aldizkaritan idatzi izan du, baita alor honetako zenbait liburutan ere, ko-egile modura. Escola Superior de Música de Catalunyako Musikologia departamentuko zuzendari lanak bete ditu (2000-2005) eta 2005etik UABko etnomusikologia irakaslea da. Horrez gain nazioarteko hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta musika tradizionalei buruzko dozenaka ikusentzunezko lan eta argitalpen zuzendu ditu. Berriki Kataluniako Herri Kulturaren sari nazionala jaso du.