Joe Banks Disinformation arte-proiektuaren sortzaile eta kide da, 90ko hamarkadaren erdialdeaz geroztik. Azken ia 20 urteotan, halako aire misteriotsua darion egitasmo honek, lan zerrenda luzea argitaratu du idatziz nahiz ikusentzunezko edo soinuzko instalazio, disko, film edo beste edozein euskarritan . Denetan erakusten du interes berezia edozein gizarteren errealitate politikoan, entzunkaitza, murriztua edo baldintzatua izanda ere garrantzizko rola jokatzen duen soinu fenomenologiarekiko: uhin motzeko irrati emisioak, militarren eta nazioarteko espioien komunikazioak, uhin elektromagnetikoak, dimentsio erraldoieko sistema teknologikoak etabar.