ARTELEKU

Jose Luis Ortiz Nuevo

Profila

Jose Luis Ortiz Nuevo

José Luis Ortiz Nuevo. Kantatu, dantzatu edo musika jo ezik, denetik egin du alor honetan Archidonako (Malaga) hirurogeitakopiko urteko andaluziar honek: Ikuskizunak eta jaialdiak zuzendu, antzezlan komikoak burutu, irrati nahiz telebistako saioak egin, egunkarietan idatzi, hitzaldi eta jardunaldiak eman, eta hogei bat liburu argitaratu ditu. Hauetan azkenak, Tremendo Asombro izenekoak aurten ikusi du argia Habanako hemerotekak arakatuz egindako ikerketa mamitsuaren ondorio gisara.