ARTELEKU

Josu Maroto

Profila

Josu Maroto

Urretxu, 1975. Arkitekturan lizentziatua Donostiako Arkitektura Goi eskolan. Txikitatik marraztea izan du gustoko baina azken 6 urteotan bereziki bere jarduna marrazkiaren mundura zuzendu du. Urban sketchers taldeko kidea, zuzeneko marrazketan aritzea du gustoko. Eguneroko bidai koadernoa du beti gainean eta edozein aukera bihurtzen du marrazteko motibo. Honen inguruan, De vuelta con el cuaderno eta Sketchcrawl Euskalherria blogetan partaide da. Internetek bere lana zabaltzeko eta mundu guztiko jendearen lana ezagutzeko eskeini dion laguntza motibazio iturri izan du.

Karikatura mundua ere jorratzen du eta pasa den urtean Vienako Eurocon  ekitaldian munduko karikaguragile onenekin batera aritu zen, era tradizionalean eginikiko karikaturen 3. saria lortuz. Euskal karikaturak taldearen sortzailetako bat da.

Zuzeneko hainbat ekitaldietan parte hartu du, Andoni Salamero poeta eta Jon Goenaga pianojolearekin batera, Zu zeu olerkari saioa sortu du eta euskal herriko hainbat toki esanguratsutan eskeini (Arantzazu, Kristina Enea, Zumarragako Antio) eta Urretxu Zumarragan antolatutako Herri operan ere aritu da zuzenean marrazten.

Egun ilustrazio munduan aritzen da ere, eta Elkar taldearekin elkarlanak egiteaz gain, astero Goiberri astekarian bere ilustrazioak argitaratzen dira.