ARTELEKU

Kathryn Ferguson

Profila

Kathryn Ferguson

Belfast. Errealizadorea, komisarioa eta irakaslea. Moda komunikazioko lizentziatua da Londreseko Central Saint Martins zentroan eta komunikazio, arte eta diseinuko masterra Londreseko Royal College of Art zentroan, bertan zinema esperimentalean espezializatua. Ikus-entzunezko lanak egin ditu Chloé, Richard Nicoll, Katie Eary edo Charly le Mindu bezalako moda munduko profesionalentzat eta markentzat, baita musika munduko Lady Gaga eta Domino Records bezalakoentzat. Bere lanak Erresuma Batuko SHOWstudio, Dazel Digital, BBC eta Vogue bezalako hedabideetan zabaldu dira eta Berlinale, Londreseko Victoria and Albert museoa eta British Film Institute, eta Pariseko Pompidou eta ASVOFF zentroetan eta jaialditan proiektatu dira. 2007az geroztik, British Councilentzat eta British Fashion Councilentzat lan egiten du erregularki modari buruzko ikus-entzunezkoarekin zerikusia duten proiekzio, hitzaldi eta tailer programak antolatzen eta komisario lanak egiten, bai Erresuma Batuan bertan (ICA – Arte Garaikideko Institutua- eta British Film Institute) bai nazioarte mailan (Bosnia, Filipinak, Nigeria, Portugal…). Londreseko moda astearekin elkarlanean British Fashion Councilak ekoiztutako Fash/On Film jaialdiko komisario taldeko kide da. Duela gutxi komisario lanak egin ditu “Dressing the screen”, 2012ko urrian Beijingen (Txina) hasitako mundu mailako erakusketa ibiltarian.

Irakasle da Londreseko London College of Fashion eta Central Saint Martins College of Art & Design zentroetan.

Erlazioak

Tailerra
2012/11/15 - 11/17