Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. 80ko harmakadatik gaurdaino, bere musika abenturek, bereziki ZENI GEVA bezalako rock taldeetan parte hartuz edo bere bakarkako proposamen elektronikoen bidez, nazioarteko musika esperimentalaren zirkuituan ohiko bihurtu dute bere izena. Bide luze hortan Kishinok Min Tanaka Butoh dantzaria, Merzbow, Seijiro Murayama (Fushitsuha), Tatshuya Yoshida (Ruins), Eye Yamatsuka (Boredoms, Naked City), Chris Watson (Cabaret Voltaire), Keiji Haino edo Fred Frith izan ditu lagun, eta nazioarteko jaialdi esaguratsuenetan aurkeztu zan du bere lana. Hogei urteren ondotik gitarra musika tresa nagusi bezala izan ondotik, KK Nullek elektronikarentzarako joera hartu zuen, zarata elektronikoa, ambient elektroakustikoa, erritmo puskatuak eta drone pisutsuak erabiliz minimalismoaren eta maximalismoaren artean kokatzen den musika gihartsua osatuz.