ARTELEKU

Kroot Juurak

Profila

Kroot Juurak

Kroot Juurak (1981, Tallinn, Estonia) koreografoa, interpretea eta irakaslea da. Arnhem-ko Arteen Institutuan koreografia ikasketak egin zituen eta Amsterdameko Gerrit Rietveld Akademian Ikusizko Arteenak. Egun, Vienan bizi da eta bertan egiten du lan. Honako lanok zuzendu eta burutu ditu: "Mira Mira" (Anne Jurenekin batera), "Una Vez", "Burning Down the House" (Laura Kalauzekin), "A Text is a List of Effects of Being Exposed to the Vacuum of Outer Space und eine Parataxe ist eine in sich selbst faltende Falle" (Ralo Mayerrekin). Lan hauek Europako eta haragoko hainbat antzerki plataformatan aurkeztu dira. EVERYBODYS proiektuarekin, Ficción Multiplex Internacional Festival-ekin eta Chichs on Speed-ekin kolaboratzen du. Egun esku artean dituen proiektuak hauek dira: "Autodomestication" (lan afektiboa - artistak eta etxeko animaliak), "Ride the Dude Wave", " Burn Your Boats " (Marten Spångberg-ekin).

Erlazioak

Topaketa
2012/02/24 - 2013/02/26