ARTELEKU

Jardunaldia

Artelekuren egoitza berriko ateak zabalik. Egindako eraberritze lanen ondotik, eraikin berriak -aldameneko karmeldar oinutsen Santa Teresaren komentutik bereizitako parte bat da- espazio kontu ugari proposatzen ditu berez, historiarekin eta espazioa habitatzeko formarekin loturik.

Aldi berean idazketa mintegi eta lantegi diren jardunaldi hauek espazio fisikoaren eta espazio sinbolikoaren gaineko gogoetatzat daude pentsatuta. Lekuaren aukeraketa, eraikuntzaren erritoak, paretak, harresiak, klausura eta kartzela, espazio sagaratua, arkitektura eta magia, zentroko mitologia, literatur kartografiak, giza gorputzaren eta etxe, hiri eta inguruaren arteko erlazioa, horiexek ditugu mintegian jorratzeko gaietako batzuk. 

Lantegi alderdiari dagokionez, sentsibilizazio espazialeko hainbat ariketa proposatu eta literatur, musika eta arte pizgarriak sortuko dira, partaide bakoitzari idazketarako tresnak ematearren.

Mintegiak ez du aurretiazko inolako espezializaziorik eskatzen, eta espazio material eta sinboliko baten sorreran sakondu nahi duen pertsona ororentzat zabalik dago.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Koordinazioa

Ematen du

Ordutegia

10:00 - 13:30

Parte-hartzaileen kopurua

15

Prezioa

Doan

Oharrak

Izen emateko bidali zure CVa eta motibazio gutun bat.
Gehienez 15 partaide.

Izena eman

Itxita

Etiketak