ARTELEKU

Leticia Linares

Profila

Leticia Linares

Leticia Linares (Bilbo, 1986). Psikologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta geroago Osasun Mental eta Terapia Psikologikoen masterra egin zuen bertan. Karreran zehar urtebete egin zuen Londresen, eta hantxe izan zituen lehen harremanak, Roehamptongo Unibertsitatean zehazki, baliabide psikoterapeutiko gisa erabiltzeko meditazio teknikekin. Esperientzia horrek bere jarraipena izan zuen 3 urte geroago Londresko King’s College Hospital-en (NHS Foundation Trust).

Klinika arloan lan egin du, Centro de Rehabilitación Psicoterapia Universidad (CRPU) delakoan, eta taldekako zein banakako esku-hartzeak landu ditu. Gaur egun doktoregoa egiten ari da, meditazioari eta honek dituen eragin psikoterapeutikoei buruz; horrekin batera, psikoanalisiaren arloan ari da prestatzen Grupo Psicoterapia Analítica de Bilbao (GPAB) taldean.

Betidanik interesatu zaiolarik narratibaren ahalmena, Estertores fanzinean kolaboratzaile aritu da. Talde erakusketa bat ere egin du L’Mono-n (Bilbo), bere lagun argazkilari Pablo Gonzálezekin.