ARTELEKU

Loreto Martínez Troncoso

Profila

Loreto Martínez Troncoso

Vigon jaio zen 1978an; egun, Oporton eta Parisen bizi da eta bertan lan egiten du. 1999an Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatetik Bordeleko Arte Ederren Eskolara eta Lyongo Arte Ederren Eskola Nazionalera joan zen ikasketak amaitzera. Hurrengo urteetan, hainbat beka jaso zituen hiri ezerbinetan egonaldiak egiteko, hala nola, Budapesten, Hendaian, Donostian, Leonen, Oporton eta Parisen. Burutu dituen erakusketa eta ekintzen artean, honako lekuetan egindakoak dira aipagarrienak: Les Laboratoires d'Aubervilliers (Paris), Centre Georges Pompidou (Paris), Mugatxoan/Arteleku/Serralves (Donostia-San Sebastián / Oporto); edo honako talde erakusketok: Urbanitas (MARCO, Vigo, 2006), Arte e investigación 07 (Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz) ; El medio es el museo (MARCO, Vigo / Koldo Mitxelena, Donostia-San Sebastián, 2008), eta Entrar na obra.1 (MARCO, Vigo), azken hau, bakarkako erakusketa.

Erlazioak

Topaketa
2012/02/24 - 2013/02/26