ARTELEKU

Manu Muniategiandikoetxea

Profila

Manu Muniategiandikoetxea

Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966), Donostian bizi da. Arte Ederrak Leioan (Bilbao) 1984-1990 urteen bitartean ikasi zituen. 1992tik aurrera, 1996ra arte, hainbat tailer egin ditu Artelekun. Gaur egun Madrilgo Espacio Mínimo galeriarekin lan egiten du eta artista talde bati klaseak ematen dizkio Zarautzen. Bere ibilbidean lan ildo desberdinak aipa daitezke: bakarkako erakusketak, taldekoak, interbentzio publikoak, bildumetarako erosketak, nazioarteko azokak, eta proiektu artistiko-pedagogikoetan lan egin du, halanola, Guggenheim Museoko Artea ikasbide izeneko ekimenean.