13 saioa.
Gonbidatutako Artista: Ramiro Ledo Cordeiro
Ramiro Ledo Cordeiro, Bartzelonan bizileleku duen errealizadore galiziarrak, Donostian bisitatzen gaitu opariez beteta: VidaExtra, Bafici-n orain gutxi aurkeztutako bere azken filmaren eraikuntza prozesuaren bere ikuspegi partikularra, Peter Weiss-i buruzko gogoetak eta bere lanean eragin duten beste batzuen gaineko ikuspegiak, zinemagile batek gaur egun izan beharko lituzkeen betebeharraei buruzko iritziak, edo amorrua kanalizatu eta hau emankor bilakatzeko moduak nola bilatu...
Datorren asteazkenean gau-jai-askari berria Ramiroren konpainian pasatzeko aukera izango dugu Artelekun. Beti bezala hemendik pasatu nahi duen edonori irekia, zineaz, lagunez, familiaz, politikaz... hitz egiteko.
Gehitu iruzkina