Duela hilabete batzuek Lorena Alvarezek esan zigun pelikula bat zuzentzeko prestatzen ari zela. Oporton ezagutu zuela gaztak egitearekin batera pelikulak zuzendu eta soinu banda propioak konposatzen zituen andre bat. Andre orkestra emakume orkestra batek erretratatua (nahiz eta Lorena orkestrako kide baino "udal bandako" kide den). Kontua da MAPA ikusentzunezkoen elkartetik Lorenaren proiektu honi babesa ematea erabaki genuela eta orain berak Asturiaserako eguberri bidean bisitatuko gaituela bere errepertoriokoak eta bere artista plastiko lanekoak kontatu eta kantatzeko.
MAPAko musika saioetan Mursego, Nacho Vegas eta Rafa Berrio pasatu dira eta orain artista asturiar honen txanda da, eguberritako kontzertu moduan, kanta, dantza eta hitz egin dezan. Eta, Donostiako Orfeoia egun horietan okupatua izango denez, Lorenak lankidetza eskatzen digu abesbatza eta zanbonbetan.
Ilustrazio bezala, Lorenak argazki bat igorri digu, bera astoz inguratuta kantuan azaltzen dena (eta argazkia maitasunezkoa dela eta inor ez dadila izendatua sentitu eskatzen digu)
Gehitu iruzkina