ARTELEKU

Michael Williams

Profila

Michael Williams

Michael Williamsek BBC katearen Londresko telebista estudioetan abiatu zuen bere ibilbide profesionala 1960an. Bost urte beranduago Frantziara mugitu zen, Parisko Societe Audax-entzako soinu eta telebistaren alor profesionaletarako entzungailuak diseinatzen lan egiteko. Beranduago, Conservatoire National des Arts et Metiers instituzioan helduentzako heziketa zerbitzuaren ingeniari nagusi lanak bete zituen. 1980an soinu ingenieritza eta soinua grabatzeko tekniken irakasle free-lance modura lanean hasi zen, Frantziako irrati eta telebista ia guztientzat lan eginez, baita bestelako ikastetxe eta instituzioetarako ere. Audio Engineering Society elkarteko kidea da eta azken 20 urteotan kanal anitzeko nahiz estereo sistemen inguruan hainbat artikulu argitaratu ditu. Egun, AES Publications konpainiaren Europako salmenta arduraduna da.

Erlazioak

Tailerra
2011/07/26 - 07/29