ARTELEKU

Naia del Castillo

Profila

Naia del Castillo

(Bilbo, 1975), Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta masterra Londresko Chelsea College of Art & Design-ean.
Bakarkako zein taldeko erakusketa ugari burutu ditu nazio barnean,  baita nazioartekoan ere, Estatu Batuetan, Latinoamerikan, Europan eta Asian. Horien arteko batzuk nabarmenduko ditugu: Festival Printemps de Septembre (Toulousse, 2001); ARTIUM (Gasteiz, 2004); PHotoEspaña 04 eta 05, urte horretan Festival OFFeko aurkezpen onenaren saria irabazi zuen; Alcala31 (Madril, 2004), Pradoko Museoa (Madril, 2007); Nuevas historias. A new view of Spanish Photography and Video Art (2008, erakusketa ibiltaria Eskandinaviako herrialdeetan), eta Altered Perceptions Ilivetomorrow gallery-n (Hong Kong, 2011).

Naia del Castilloren obra hainbat museo eta bestelako erakundetan dago ikusgai. Horien artean nabarmentzekoak dira: Santanderreko Arte Ederren Museoa, Parisko Maison Européene de la Photographie, Houston-eko Museum of Fine Arts, Gasteizko Artium Museoa, Pradoko Museoa Reina Sofia Museoa, banka fundazioak: Fundación Bancaixa, Fundación Caja Madrid eta Fundació la Caixa.