ARTELEKU

Ikuspegi fotografikoa tailerra argazkia adierazpen eta sorkuntzaren bitarteko gisa erabiltzen duten argazkilariei bideratua dago. Lantegian zehar argazkiagintzaren historian barrena ibilbidea egingo da, garai ezberdinak eta izen handiko argazkilarien lanak, eta beste erreferentzia kultural desberdinak  ikertuz gure berezko egitura eta hizkuntza fotografikoa sortzeko helburuarekin.
Pisu estetikoa duten irudien sormena ikertuko da, zinema, literatura, edo  pintura bezalako beste disziplina artistikoen ikuspegitik ere.

Ikuspegi fotografikoa ez da espekulazioaren tailer bat, ezta ere argazkiari buruzko gogoeta abstraktuaren tailer bat. Aitzitik, argazkigintza ulertzeko saio bat izango da, gure argazkiak kontzienteagoak eta, beraz, adimendunagoak  izan daitezen; gure argazkigintzako prestakuntza gure argazkigintza praktikaren eta irudi sendoagoak lortzeko daukagun gaitasunaren oinarria baita.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ematen du

Koordinazioa

Ordutegia

11:00 - 19:30

Prezioa

Etiketak