Artelekuko argazki laborategiak bi lan ildo garatzen ditu:
1 - Argazki laborategia:
Laborategiaren erabilera irekia eta tutoretzapekoa izango da. Erabili nahi duenak zer lan egin nahi duen azaldu beharko du labur, eta bilera bat egin beharko du laborategiko arduradunarekin, hark azaldu diezaion zer arau bete behar diren laborategia erabiltzeko. Arauok oinarrizkoak dira, eta betetzen ez dituenari laborategiaren sarrera debekatuko zaio. Egutegi bat jarriko da denen bistara, izena emateko eta espazioa koordinatzeko.
Laborategiak antolamendu eta garbiketako sistema zorrotz bat eskatzen du.
2-Tailerrak argazkilari gonbidatuekin.
Aurten bi argazki tailer berezitu eskainiko dira. Urrian, Irudi Batek Gordetzen Duena David jimenezek emana. Azaroan, Xabier Ribasek Globazlizazioaren paisaiak, paisaiaren inguruan lan egitea proposatzen duen bigarren tailer hau emango du.
Erabilera baldintzak
Beharrezkoa da zure proiektua info@arteleku.net helbidera bidaltze.