11. saioa
Begiratzen duen begia ez da begi zuk ikusten duzulako, ikusten zaituelako baizik
Artista gonbidatua: Alex Reynolds.
Alexek idazten du: "Uste dut bi filmak jar ditzakegula eta (espero) sortuko diren galdera eta elkarrizketen ondorioz youtube-ak, beste lan batzuk edo dena delakoak jar ditzakedala".
Alexek idazten du: "Uste dut bi ordutan jendea niri begira dagoela erretzen eta kafea hartzen banago, zer edo zerrek emango didala".
Alexek idazten du: Saioetarako titulurik jartzen da? Erakutsiko ditugun bi piezen arabera "Begiratzen duen begia ez da begi zuk ikusten duzulako, ikusten zaituelako baizik"deitu ahalko litzaioke. Flipatzen nauen Machado-ren aipua da, behin eta berriro erabiltzen dudana. Baliteke ez izatea titulu beharrik. Ez, ez du behar".
Alex Reynolds Bilbon jaio zen. Umetan piano-jotzaile profesionala izan nahi zuen. Bere karrera artistikoa Londresen, Bartzelonaren, Berlinen eta Stockholmo artean garatu da. Bere musika-karrera Tu madre deitzen da.
Víctorrek idazten du: "Nik zure bi lan jarriko nituzke:Oveja Buey Viento eta Espinario. Zure lanaz hitz egin dezakezu, intereseko dituzun ikus-entzunezko material zatien aukeraketa bat egin dezakezu, DJ bideo saioa egin dezakezu, nahi baduzu kanta dezakezu, biniloak jar ditzakezu eta bi ordu egon erretzen eta kafea hartzen ... Egia esan zenbait jende elkartu eta zure lanak ikustean datza, meriendatu eta solasten dugun bitartean. Musuak eta bidaia ona izan, Alex. Ez ahaztu bainujantzia".
Gehitu iruzkina