ARTELEKU

Rosa Parma

Profila

Rosa Parma

(Barakaldo, 1979) Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertistatean. Nire kamiseta marka sortu dut, Riot Flesh, eta harekin parte hartu nuen Ego Cibeles 2011ko Showroom-ean. Bestalde, Sorkuntza eta Ikerketa Artean doktoretza ikastaroa egin dut EHUko Arte Fakultatean, proiektu teoriko bat gauzatu dudala: “Dialécticas de lo vivencial y la estética Instantánea. De la Publicidad al Arte, en torno a fotógrafos/as como Nan Goldin o Corinne Day” (Bizipen dialektikak eta bat-bateko estetika. Publizitatetik Artera, Nan Goldin edo Corinne Day bezalako argazkilarien inguruan).

Duela bi urtetik T-festa (Art T-shirt Festival) dibulgazio izaerako plataforma zuzendu eta kudeatzen dut goraka ari den arte berriaren eszenan, horren bidez artea eta moda biltzen dituen zirkuitu alternatiboa sortu nahi delarik.

Gaur egun “Mujeres Enojadas” (Emakume Haserretuak) proiektua gauzatzen ari naiz Bilbao Arte Fundazioko egonaldi baten bidez eta “PUERTA” espazio autogestionatua koordinatzen dut (PUERTAk espazio arteko gune bat du, muturrekoa eta teknologikoa. Bertan, tailerrak, lan saioak, topaketak, film proiekzioak, eztabaidak eta proposamenak gertatzen dira. Proposamena. Euskarri eta ikerketa lerroak nahastera jotzen dute: marrazkia, ikus-entzunezko, margoa, kontrakultura, ehunak, idazketa, artistaren irudia, saioa, materia, arrazoibidea, prozesua).