Hitzaldia, eztabaida eta “Morir de sueños” dokumentalaren proiekzioa, Clemente Bernaden eskutik.
Memoria historikoa berreskuratzeko lanetan diskurtso dokumentalak txertatzea da “Donde habita el recuerdo” (Oroitzapenaren bizilekua) proiektuaren oinarria. Diskurso dokumentalak garatzeak erantzukizun handia hartzea dakar berekin, egintza bakunak ez direlako inola ere, eta are gutxiago bakunak izango dira jendaurrean testuinguru desberdinetan azalduko direnean. Erabaki estetiko, instrumental, sozial eta politiko sail bat hartu beharra dago. Zeren edo noren argazkia atera, non, noiz eta nola egin. Eta erabaki horietako bakoitzak zentzua ematen du eta haren ondorioak ezin aurreikusizkoak dira.
Gehitu iruzkina