ARTELEKU

Clemente Bernad

Profila

Clemente Bernad

Arte ederretan lizentziaduna (UCB) eta soziologian Ikerketa aurreratuetan diplomaduna (NUP). Argazkilaria eta zinemagile dokumentalista independentea 1986tik, kultura inguru hurbileneko gizarte eta politika gaietan guztiz interesatua.

Bernaden lanetan ondokoak nabarmentzen dira: ‘Jornaleros’, sasoiko andaluziar langileen bizitzari buruzkoa; ‘Mujeres sin tierra’, Tindufen errefuxiaturiko saharaui emakumeen bizitzari buruzkoa, 1994an FotoPres beka ekarri ziona; ‘Pobres de nosotros’, Europako marjinalitateari buruzko talde proiektua; ‘Canopus’, Argentinako krisi ekonomikoari buruzkoa; ‘Basque chronicles’, Euskal Herriko gatazka politikoari buruzkoa.

2004an ‘El sueño de Malika’ argitaratu zuen, Salamanca ExploraFoto’04 jaialdirako burutua. Malika Laaroussi-ren gorpua aberriratzearen historia da, sorterrian lurpera zezaten patera batean Espainiako kostaldeetara iristeko ahaleginean hil ondoren. Gai berari buruzegin zuen lehen film dokumentala, lehiaketa sail ofizialerako hautatua‘Punto de Vista’ Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko lehen Jaialdian.

Gaur egun, ‘Donde habita el recuerdo’ saio dokumentala egiten dihardu, Espainiako gerra zibileko hobiak aurkitu, hilotzak identifikatu eta ateratzeko lanei buruzkoa.

Clemente Bernad Iruñean bizi da, ‘Contrasto’ italiar agentziako kidea da eta profesional independente, irakasle eta artikulugile gisa gauzatzen du bere jarduna.

Erlazioak

Konferentzia
2013/10/24