ARTELEKU

Juventut solitud (2013, 24 minutu, Eloi Teixidor) eta Dime quién era Sanchicorota (2013, 63 minutu, Jorge Tur) filmen proiekzioa, eta hitzaldi-solasaldia haien zuzendariekin.

Jorge Tur film zuzendaria da eta irakasle dabil Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Masterrean. Sanchicorota du lehen film luzea, eta sinopsia, honako hau:
Txori bat da, hegazkin bat? Ez, Sanchicorotaren elezaharra da, aberatsei lapurtutakoa behartsuei ematen zien XV. mendeko bidelapurraren elezaharra. Haren aztarnen eta historiaren eta mitoaren arteko haren oroipen galduaren bilaketak soilik aurkituko ditu -ez da gutxi, ordea- artzainak, ardiak, ehiztariak, zinema-dekoratuak, base militar bat, eta Bardeako mortuko txabola batean ahaztutako Espainiaren arestiko historiaren oroipen mingarria.

Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdian (BAFICI) estreinatu zen filma, eta dokumental onenari emandako saria hartu berri du Toulouseko zinemaldian.

Filma ikusi, zuzendariarekin solastatu, eta elkartu egingo dugu Jorge masterreko bere ikasleetako batekin, irakaslea ere baita, esan bezala.

Nola irakatsi begiratzen, ordenatzen, desordenatzen, entzuten, editatzen, baztertzen, ezabatzen? Nola irakatsi irudiak eta soinuak grabatzen?

Film korala da Juventut solitud, hogeitaka urte gutxiko ikasle talde batek sinatua: Eloi Teixidor, Iris Domato, Nihan Yildiz, Teresa Mata eta Jesus Boyero. Erabateko askatasun-ariketa ere bada, zeinean Pessoaren edo de Josep Plaren testuak beldurrik gabe gurutzatzen baitira WhatsApp solasaldi batekin, mugikorraren pixelekin edo kamera aurreko dantza batekin. Hori da etorkizun partekatua, telefonoan, patrikan, lehen pertsonan, ongi egiaztatua.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko