ARTELEKU

Pepe el andaluz ez dagoen aitonari buruzko pelikula da, eta ez egote horren arren, edota ondorioz, familiako kide guztien bizitzetan dagoena. Baita inoiz ezagutu ez zituenen artean ere. Kontraesan honek gordetzen duen tentsioak, intuizioak eta autoreen behar pertsonalak dira pelikula honen motorea.

Alejandro Alvarado eta Concha Barquero [Alvarquero], pelikula honen egileak, sorkuntza prozesuko beste tentsio batzuk partekatzera datoz: dagoen pelikula, Pepe el andaluz, ez dagoen pelikularen aurrean jartzera, pelikulatik at geratu diren grabazioak, nahiz eta kanpoan geratu diren pelikula-experientziaren parte direnak. Honetaz gain, pelikula hau egiteko estimulu bezela funtzionatu duten beste zinemagileen erreferentziak aipatuko dituzte eta lan honen entsegu izan diren beste aurreko lanak ere erakutsiko dizkigute. Baina batez ere, merienda honen helburua emozioen presentzia zineman aldarrikatzea da.

2001.urtetik Alejandro eta Concha bikote dira, bai profesionalki bai pertsonalki ere. Sorkuntza dokumentalean eta gidoigintzan formatuak hurrenez-hurren. Kultura eta dibulgaziozko programak egin dituzte ,Tesis (2001-2011) Canal Sur 2 Andalucía, eta aldi berean euren laburmetraien zein dokumentalen errealizazioa; El espejo del Señor Rovira (2000), La Chimenea (2003), Mi hermana (2006), El reverso de la realidad (2007) edo Tanta gente sola (2011). Euren lehen luzemetraia Pepe el andaluz (2012) da.

Merienda azaroaren 29an 19:00-21:00
Pelikula ikusgarri izango da azaroaren 28an 21:30tan Trueba zineman

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

19:00 - 21:00

Prezioa

Doan

Oharrak

Pelikula ikusgarri izango da azaroaren 28an 21:30tan Trueba zineman