ARTELEKU

Aurreko pitzaduran (2.ean) kontatu zuen ipuin txinatarrean, pertsonaia nagusia pozoituta hiltzen zen, iturri bateko ura edan ondoren. Orain, berpiztuta agertzen da, eta zuriz jantzita. Pitzadura berri honetan, kanta bat abestu nahi izan du. Kantak dio txoria izanik amets eder hartan sinesten zuela, gaur ere sinetsi nahi izango zukeen ametsean. Ez du abestu, beldur baizegoen norbaitek entzungo ote zuen. Nahiago izan du hegaz joan.

Pieza honetan, irudi testual batzuk lantzen ditu, kontakizun bortitzen edo txorien kanten irudiak. Istorio baten barruan beste istorio bat egoten da beti, eta ezerk ez gaitu libratuko elezahar baten lekuan istorio faltsu bat kontatzetik.

Oraingoan, pareta erabili du irudi arraro horri atxikitzeko. Esne-konketa batean sartu nahi zuen ipurdia, baina ez zuen egin, beldur baitzegoen norbaitek entzungo ote zuen. Nahiago izan du hegaz joan, arin, arin, baso ilunetatik dabilen txantxangorria bezain arin.

Hona hemen ekintzen izenburuak: Palomita, Exotika, Txeguingan, The hunter, Grafiosis, Baso ilunetan, Leoiak eta Txoriak, Txori.

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

19:00

Prezioa

Doan

Etiketak