Dantzaguneak Carla Fernández artista, eszena sortzailea, dantzaria eta errealizadorea gonbidatu du laborategi hau zuzentzera. BEGIRADAK bi diziplinetan ematen dituen aukerei buruzko praktika artistikorako gune bat izan nahi du Laborategiak: dantza/mugimenduaren arteak eta ikus-entzunezko lengoaia. BEGIRATZEKO ekintzan arreta jarriz, bi eremuek partekatzen duten adierazpen-elementu gisa, eta bi diziplinen arteko elkarrizketari eutsiz. Begiratzeko moduak elkarri uzterakoan eta partekatzerakoan izan daitekeen beste gune bat azaleraziz, eta eszeniko/koreograkokoaren eta filmiko/zinematografikoaren lengoai zaharkituak leherraraziz, ikuspegi pertsonalei bidea emanez eta beste lengoai pertsonalagoetan haizea sartzen utziz.
Martxoa: 21, 22, 28 eta 29 Apirila: 11, 12, 25 eta 26 Maiatza: 9. 10, 23 eta 24
Izen emateko epea: martxoak 20