ARTELEKU

Nora Eizagirre

Profila

Nora Eizagirre

Nora Izagirre, Arte Ederretan lizentziatu eta gero, Bartzelonako Modaren Arte eta Tekniketako eskola ospetsuan osatu zituen ikasketak. Bartzelonan, Josep Fontekin eta Elisa Amannekin egin zuen lan. Parisen, berriz, Hermès etxeko Martin Margiela zuzendari artistiko handiarekin, eta baita Lolita Lempicka diseinatzailearekin ere. Estatura bueltan, Philippe Laporte etxearen irudia berritzeaz eta Cold Alaska – Individual Woman firmen diseinuaz arduratu zen. 2006 urtean, Nora Izagirrek bere firma propioa sortu zuen eta, bertako diseinuetan, urteetan zehar ikasitako guztiari ukitu freskoa eman dio.