Winterthur 1977. Arte Ederretan lizentziaduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eskulturan eta teknologia berrietan espezializatua. Artista esperimental eta programatzaile honek hainbat alorretan dihardu: soinu artea, instalazioak, sistema interaktibo eta sortzaileak, radio ne art eta performancea.
Oscar Martín, noish~ izenordez ere lan egiten duen soinu artista elektroniko hau Bartzelonan kokaturik dago aspalditxoan. Software librearen espirituaren defendatzaile gogorra, bere tresnak gauzatzen ditu soinu sintesi eta prozesamendurako; horien bidez, prozesu algoritmiko eta kaotikoek sorturiko soinudun tiro jasak disparatzen ditu. Haren lanak hainbat disko etxetan argitaratu dira, hala nola Free Software Series, Uzusounds, Drone Records eta Tecnonucleo, besteak beste, eta horiek zuzenean aurkeztu ditu Europan eta Latinoamerikan barna. Martin, gainera, MetaminaFNR streaming plataformaren atzean dago eta UrsonateFanzine, Espainiako musika eta soinu esperimentalaren agertokiari eskainiriko argitalpenaren editorea da.