ARTELEKU

Paco Peregrín

Profila

Paco Peregrín

Almería. Madrilen bizi da. Ikus-arte sortzailea. Arte Ederren ikasketak burutu zituen Sevillan, geroago argazkigintza ikasketak jarraituz New Yorkeko International Center of Photography zentroan eta Londreseko Central Saint Martins College of Art and Design eskolan. Izan dituen aintzatespenen artean Espainia mailako Argazkigintza Profesionalean, Moda eta Edertasun atalean urrezko LUX saria (2008) jasotzea eta Prestel argitaletxe ospetsuak argitaratutako New Fashion Photography liburuan parte hartzeko aukeratua izatea bereiztu daitezke. Bere lanak moda eta tendentzia aldizkari garrantzitsuetan argitaratu dira, hara nola: Vogue, Harper's Bazaar, Vanity Fair, ELLE, Neo2, Grazia, Allure edo Marie Claire. Bere bezero komertzialen artean Dior, Chanel, L'Oréal Paris, Adidas, Nike, Levi's, Mazda edo Toyota daude. Bere lanak besteak beste New York, Paris, Bartzelona, Madril, Berlin, Sevilla edo Donostiako galerietan eta Sevillako Arte Garaikideko Andaluziar zentroa, Cristóbal Balenciaga Museoa edo Sevillako Arte eta Herri- Ohituren Museoa bezalako museoetan erakutsi izan dira. Didaktika mailan esperientzia zabala du, honako zentroetan aritu izan delarik: PhotoEspaña, Instituto Europeo di Design, EFTI, Cristóbal Balenciaga Museoa, Madrilgo Arte eta Ikuskizunen Unibertsitate Eskola, Andaluziako Argazkigintza Zentroa, Madrilgo Mataderoko Diseinu Zentrala, Vigoko Unibertsitateko ESDEMGA, etab.

Erlazioak

Tailerra
2013/07/01 - 07/05