ARTELEKU

Pascal Battus

Profila

Pascal Battus

Pascal Battus nerabezaroan hasi zen musika egiten rock gitarrajole gisara, gero perkusio ikasketak burutu eta azkenik musika esperimentalen eta inprobisazioaren munduan burubelarri sartzeko. Gaur egun hainbat soinuzko aukera eta esperientzia lantzen ditu, berdin perkusio akustikoa nahiz anplifikatua erabiliz, gitarrak espazializatuz, azalera birakariak erabiliz edo bere kabuz sortutako musika tresna bereziak asmatuz. Europako, Ekialde Hurbileko, Japoniako edo Kanadako hainbat lekutan erakutsi izan du bere lana, besteak beste Thierry Madiot, Jean-Luc Guionnet, Thomas Lehn, Martin Tètreault edo Michel Doneda bezalako musikariekin, baita dantzariekin edo ikusizko artistekin elkarlanean ere. Bere hainbat egitasmoren artean aipagarriak dira Soinuzko Masajeak: Eguneroko objektuak erabiliz entzuleen belarrietatik oso hurbil sortzen diren intentsitate baxuko soinu akustikoekin egindako masaje sesioak.