(Lugo, 1982). Ikusentzunezkoen performerra, interakzio gizartekoaz eta teknologikoaz zaleturik, ekitaldi eta workshop ezberdinetan lankide izan da. Interactivos (MediaLab-Prado Madrid) eta Hangar tailer interaktiboetan hartzen du parte. Leipzigeko (Alemania) unibertsitateko egonaldiak eta Summer Camp de LABoralen, Gijon 2008, parte hartzeak Open Source komunitateekin duen harremana eta DIY eta DIT filosofiekiko interesa areagotzen dizkiete. 2010ean Sao Pauloko, Brasil, unibertsitatean egiten du egonaldi bat eta han Ruidocracia gisako ekimenekin izan zituen lankidetzak (Live Video eta Noise sesio esperimentalak) eta identitatearen gaiari heltzen dioten gaiekin jarraitzen du, beti ere gorputz intimo-publikotik eta interakzio mekaniko-elektronikoetatik abiatuta.
Eskultura zinetiko interaktiboak, giro murgiltzaileak, ikusentzunezko instalazioak, performanceak eta ekintza zuzenak egiten ditu. Diziplina hauetan gorputza eta espazioa sare elastiko batean urtzen ditu eta elastikotasun honek, mugagabea ia, desirak adierazteko kanal berriak irekitzen ditu. Horrela, gorputza bera munduarekin interaktuatzeko era bezala erabiltzeko gogoa da bere obraren ardatz nagusia. Gorputz hau, bere naturarekin atxikita eta teknologiarekin loturan/desloturan Ikusmenaren zarataren bidez, zaratatsu eta mekanikoan zabaltzen da gure organismoaren berezko zarata irekitzea ahalbidetuz, elkarrizketa anitzen eta inguruarekiko harreman modu berrien sortzaile, gorputzeko soiletik hasi eta politikoraino. Gorputza interfaze elektroniko bilakatzen da edo zirkuitu erreziklatu zenbait dituen tresna, ukitu bidez interakziora gonbidatzen dutenak. Gorputza interfaze bat legez zabaltzen da kode irekidun gorputz bat bezala. Talde gorputz erreziklataua, organismo teknologikoa.
Formazio akademikoa: Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean, Industria diseinugintzako Teknikari Laguntzailea eta Irudiko Teknikari goi mailakoa.
Lankidetzak eta tailerrak: La Caixa gizarte ekintzan IKT hezitzailea. Informatika bideo edizioa. Les Corts akademiako irakaskuntza artistiko saileko irakasle eta koordinatzailea. 2008-2009an AEren inguruan ikertzen du errealitate handitu eta birtualari eta Ann Mansillarekin batera tutorial bat aurkezten du Lübeckeko Unibertsitatean. Egun lanean ari da low tech teknologiak eta publikoari ikusentzunezko sintesiarekin interaktuazioa ahalbidetzen dien gailuak garatzen dituzten gazteentzako tailerretan.
Performance:
2011: Soinu esperimentazioa Las Casi Casiotone eta Graham Bell Tornadorekin, LABoral Gijón; Performance USB Serial BICT LABoral Centro de Arterekin; Mikroen tailerra Summer Campen, LABoral; Ecosex Black Wedding, LABoral; Ecosex Silver Wedding to the Rocks; Pati de les Dones, CCCB Centre de Cultura Contemporánea de Barcelona, Spain; LPM, Live Performance Meeting, Rome, Italy.
2010: Danças: dos sons e das escutas" CCSP performance audiovisualen, Sao Paulo, Brasil. Ikusentzunezko lankidetza Ruidocracian, Sao Paulo, Brasil. Lankidetza Summer Campen, La LABoral, Gijón.
2008-2011: Live video performance, Lempika, Barcelona.