ARTELEKU

Peter Cusack

Profila

Peter Cusack

Musikaria eta soinu-artista da. Soinuzko landa-grabaketen bidez osatzen ditu lanak, ingurugiroaren soinuei eta ekologia akustikoaren gaiei arreta berezia eskainiz. Landu dituen artean, komunitatean egindako arte egitasmoak, soinuaren eta espazioaren zentzuaren inguruko ikerketak, eta interes bereziko lekuetan egindako soinuzko dokumentazio lanak topa ditzakegu.

Cusackek Soinuzko kazetaritza deitzen dio soinuaren bidez alor dokumentalak ikertzeko ariketari.
 Berak sortu eta bultzatutako egitasmoen artean aipagarriak dira Favourite Sound Project (1998) edo Positive Soundscapes Project (2006-09), hiritarrek eguneroko soinu inguruneari buruz dituzten iritzi baikorrak ikertzeko asmoz eginak, eta Resonance FM irrati inglesean egiten duen Vermilion Sounds irratsaioa, argitaratua duen diskografia zabalaz gain.