Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko eta harekin esperimentatzeko; eta horrela, serigrafia erabiliz, edozein ideia oinarri hartuta -edozein forma artistiko duela ere-, arte proiektuak gauzatzeko bidea izango dute.
Lantegia bi fasetan banatuko da. Lehenengoan, serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak azalduko dira. Bigarren fasean, teknikarekin esperimentatu eta bakoitzaren proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dituzte partehartzaileek; horretarako, Artelekuk dituen azpiegiturak erabili ahal izango dituzte eta Nerea Lópezen aholkularitza teknikoa izango dute.
Ez da beharrezkoa teknika ezagutzea tailerrean parte hartzeko.
Itxita
Gehitu iruzkina