ARTELEKU

Jardunaldia

Dokumentalaren pasea, Soft Dekalogoaren esperimentazioa eta solasaldia.

2012-2013an zehar sorkuntza artistiko eta kulturaletan sormen artistikoa zaindu eta haruntzago eramateko prozesu bat ekin genuen. Esparru kultural eta artistikoetan lan egiten duten hainbat pertsona elkarrizketatu eta beraien beharrak jaso ondoren, beharretan erreparatzeko laborategi desberdinak antolatu genituen. Laborategi hauek Olatz de Andrés, Idoia Zabaleta eta Aingeru Mayorrekin elkarlanean sortuak izan ziren. Prozesuan zehar jasotako behar, hausnarketa, desio eta esperimentazioekin, sormen artistikoa zaintzeko eta garatzeko formula lagungarriak eta Dekalogo bat sortu eta Dokumental batean jaso dugu.

Soft Dekalogoaren zirriborroa Artelekun sortu genuen eta bueltan gatoz emaitzak zuekin partekatzera.

Banakako zein taldeko sorkuntza prozesuen inguruan dituzun behar eta hausnarketan partekatu nahi badituzu, aukera izango dugu elkarrizketa gune bat sortzeko eta formula lagungarriak partekatzeko.

informazio gehiago

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

17:30 - 20:00

Prezioa

Doan

Oharrak

WE ARE PINK GORILLAS taldearen proiektua da Soft

Erlazioak

Topaketa
2012/12/20