1997an Sergio Pastor Salcedok & Ismael Alcaina Guerrerok Spastor sortu zutenetik, Bartzelona, Madril eta Parisko pasareletan desfilatu dute. Elkarlanean aritu dira hainbat artistarekin ( Daniel Riera, Joan Morey, Marcelo Krasilcik, Kayle, Marilyn Manson & Dita von Tesse); diseinu zuzendari eta diseinatzaileentzako eta moda enpresetarako arte zuzendaritza lanak burutu dituzte, baita irakaskuntza zentro eta proiektuekin lan egin ere (IED, Istituto Europeo di Design, eta Bartzelonako Felicidad Duce Eskola).
Sergiok eta Ismael ek beti produkzioa beren gain hartu eta gainbegiratu egiten dituzte; beren biduma guztien casting-a, diseinua, ile apainketa eta makillajea, eszena zuzendaritza, irudia, material grafikoa eta musika.