ARTELEKU

0 (for percussion)

Profila

0 (for percussion)

Izenak berak dioen bezala 0 (for percussion) perkusioari emandako ensemble edo musika talde bat da (2tik 6ra izan daitezke partaideak) musika garaikideko konposizioen sorkuntza eta interpretazioa xede duena. Talde honen errepertorioa XX. mendeko konposizioak, musika esperimentaleko piezak, elektronika, fonografia, inprobisazioa etabar luze batek osatzen du. Hortarako, taldeko musikariek klasikotzat har ditzazkegun ohiko musika-tresnak (danborrak, teklatuak, gong-ak eta bertzelako tresnak) erabiltzen dituzte, baita eguneroko bizitzako edozein objektu (material organikoa, metalak, plastikoak, zeramika, egurra...) edo tresna elektronikoak ere. Hiru musikarik osatzen dute 0 (for percussion) ensemblearen bihotza: Maximilien Dazas, Julien Garin eta Stéphane Garinek. 

ERTZ jaialdirako Lapurdiko talde honek errepertorio berria estreinatuko du, Moondog, Billy Martin, Juan Felipe Waller, David Lang, Anthony Pateras edo David Toub konposatzaileen piezekin.

Erlazioak

Festibala
2011/09/09 - 09/17