ARTELEKU

Jardunaldia

Festibala
2011/09/09 - 09/17

Beharbada topikoegia izango da erratea, seguruaski jaialdi antolatzaile orok errepikatu izan baitu erretorika bera noiz edo noiz, baina guk ere, gure ERTZ egiterakoan, momenturen batean baina hutsik egin gabe, erraten dugu hau izango dela azkena. Ez dela bertze ediziorik izango. Akabo. Amaitu dela.
Dena erran behar bada, normalean halako aipamenak jaialdia iritsi aurretik egin ohi izaten ditugu antolatzaileok, gure burua engainatu nahiean beharbada, baitakigu jaialdia hasten den momentuan, musika airean harat honatean dantzan jartzen denean, belarrizuloetako iletxoak bixitzen direnean halako edozein ideia automatikoki baztertzen dugula. Ametsetan hasten
garenean ez baitago bueltarik.

12 urte eman ditugu guk horrela. Zalantzaren, satisfakzioaren eta pasioaren artean erdi mozkor. Gure kontraerranak elikatuz, gure zauri eta ahultasunetan arakatuz, gure gorrirei zarata eta zarata goseari isiltasunak oparituz. Gustura. Eta denborak (batzuetan, ez beti) ematen duen baimenarekin konturatu gara, hori dela azken finean urtero, uda iritsi bezala ERTZ hitza osatzen duten lau hizki horiek kopetan markatzen dizkigun arrazoi nagusia. Ze, zinikoa emateko arriskuarekin, onartuko dugu aspaldian hasi ginela musikaz sospetxatzen eta arteari susmoak hartzen… baina aldiberean badakigu sekula ez garela aspertuko beraien pasioak gurekin partekatzen dituzten horiei ateak zabaltzen. Jende aunitzek egiten duen bezala, eta jende
orok egin beharko lukeen moduan.

Azken finean, arrastaka daramakigun etiketa ditxosozko hori, esperimentalarena, onartzen bazaigu eta badugu ere, gu, egitan, ez gara esperimentalak. 

Errate baterako, aurten operetta bezalako formatu klasikoko emanaldi bat antolatu dugu, herriko abesbatza, musika banda eta bertzelakoekin; bertze kontzertu areto aunitzek bezala, ohiko antzoki batean joan den mendeko musiken kontzertuak programatu ditugu; egunero Berako bizilagun aunitzek egiten duten bezala, herrian zehar ibilaldiak proposatu ditugu; fontaneria biltegi batean performance bat egin araziko dugu, iturginak egunero egiten duen bezala; poesia ere entzungo dugu; eta entzumenari buruz solastuko gara, egunero medikuaren kontsultan hainbertzek egiten
duten bezala.

Ez gara esperimentalak, ez. Baina eguneroko gauza horiek denak pasioz bizi nahi ditugu, bapatekotasunez, ustekabean. Alegia, ezjakin izan nahi dugu, etengabe ikasteko. Inoiz ez aspertzeko. Beharbada orduan benetan esperimentatzen hasiko garela sinetsita.

Ongi etorri hamabigarrenez zarata eginez soinu batzuk ahanzteko aukera ematen duen jaialdi hontara. Ongi etorri bertze musiken ERTZera.

EGITARAUA
09-09-2011 > BERA
21:00 : La Astronave: Opereta científica
10-09-2011 > BERA
17:00 - 20:00 : Adibera + Sandra Cuesta + Circo Patafísico
22:00 : live: Lionel Marchetti
23:00 : live: 0 (for percussion)
11-09-2011 > BERA
17:00 : Open ERTZ
20:00 : live: Fréderic Jouanlong
12-09-2011 > DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
18:00 : Presentación del archivo SORDERAS
19:00 : live: José Manuel Berenguer
19:40 : live: Carlos Gómez
13-09-2011 > DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
19:00 : HIRUGARREN BELARRIA: Oier Etxeberria, Carmen Pardo
14-09-2011 > DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
19:00 : HIRUGARREN BELARRIA: Ramón Andrés, Marta García Quiñones
15-09-2011 > DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
19:00 : HIRUGARREN BELARRIA: Arantxa Iturbe, Patziku Perurena
20:30 : live: Ferran Fages
17-09-2011 > HAZPARNE
20:00 : live: Ferran Fages
21:00 : Myriam Ayçaguer
22:00 : live: Fréderic Jouanlong
23:00 : live: Doncamatic + Rüdiger

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Dokumentuak

Erlazioak

Mintegia
2011/09/13 - 09/15