ARTELEKU

Lionel Marchetti

Profila

Lionel Marchetti

Frantzia, 1967. Musika konkretu konposatzaile frantzes honek akusmatikarekiko zaletasun berezia du, baina inprobisazio libreari uko egin gabe. Alor honetan, hainbat artistarekin egin izan ditu elkarlanak, formatu desberdinetan: bikoteka Jerome Noetinger, Yoko Higashi edo Seijiro Murayamarekin bertzeak bertze… edo Le Cube eta Quintet Avant talde haundiagoetan ere bai. Azken urteotan ohiko lankidetzat hartu duen Olivier Capparosekin Equus (Pogus,2009) eta Kitty Hawk (Césáre, 2009) bezalako lan zoragarriak argitaratu ditu berriki. Musika konposatu eta interpretatzeaz gain, Marchettik haur eta helduekin soinu tailerrak egin izan ditu, eta La musique concrète de Michel Chion (Éditions Metamkine, 1998) liburua baita poesia ere idazten du.