ARTELEKU

Amaia Urra

Profila

Amaia Urra

Donostia 1974. Arte Ederretan lizentziatua, eskultura-espezialitatean, 1998, Euskal Herriko Unibertsitatea. Aldi berean dantza garaikide eskoletara joan zen. Juan Domínguez, Frederic Seguette, Ion Munduate, Jérôme Bel, Olga Mesa eta Xavier Le Roy bezalako artista eta koreografoentzat egin du lan, eta horiekin batera ere lan egin du, beren lanak interesgarriak iruditzen baitzaizkio.

1999an eta 2000. urtean Mugatxoan  programan parte hartu ondoren, bere lana sortzen hasi zen: Desayuno con diamantes (Gosaria diamanteekin) eta No GoaL (Helbururik ez) bideoak sortu zituen lehenbizi, eta 2002. urtean bere lehen pieza estreinatu zuen El Eclipse de A (Aren eklipsea). 2007-08an, Cristina Blanco, Cuqui Jerez eta Maria Jerezekin batera The Neverstarting Story (Inoiz amaitzen ez den istorioa) proiektua garatu zuen.

2009. urtean, Time-Wasters (Denbora-galtzaileak) bideoa egin zuen, eta 2010. urtean, La Cosa (Gauza) izeneko performacea aurkeztu zuen Europako zenbait jaialditan. 2012. urtean Desaparezco (Desagertu egiten naiz)  aurkeztu zuen, Emisión 0- Mugatxoan esparruaren barne, Donostiako San Telmo Museoan, eta Renuncio (Uko egiten diot) lana aurkeztu zuen Madrilgo La casa encendidan.