ARTELEKU

Urriak 4, 5 eta 6, 18:00etatik 21:00etara

Sarrera doan. San Telmo museoan

Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa:
Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre,
Alice Chauchat, Juan Domínguez, Itziar Okariz

Saioaren gidariak:
Ion Munduate eta Blanca Calvo

Kanpoko berriemailea:
Amaia Urra

Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue (Edizio Berezia) europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.

1 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa: Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre, Alice Chauchat, Juan Domínguez eta Itziar Okariz.

Irrati saioaren ideia sortu zen, azken hamar urteotan Mugatxoan-etik pasa diren artistei egindako elkarrizketen jarraipen modura. Elkarrizketetan azaldu nahi ziren duela hamar urte lanerako baliatzen zituzten lekuak, jarrera eta autonomia, eta gaur egun dituztenak. Berehala sortzen da topaketa baten hiztegia eta bakoitzaren egoerak eta lan prozesuak irudikatzeko eta adierazteko erabilitako terminologiaren inguruko definizioa eta eztabaida. Horrek bultzatu gintuen gure arreta eta asmoa entzunezko bitartekoan jartzera, bere inmaterialtasunagatik; aldi berean, pentsatu genuen argitalpen lerro bat zabaltzea prozesu artistiko bat idatzira "itzultzeko" arazoa lantzeko.

Urriak 4, 18:00 -21:00
Programara sarrera.Blanca Calvo - Ion Munduate
Corresponsal en el exterior: Roma – París. Amaia Urra The Love PieceAlice Chauchat
ciencia_ficciónCristina Blanco

Sarrera. Una voz sin cuerpo, hacia el amor
Blanca Calvo – Ion Munduate

1. emanaldia, jendearekin partekatutako lan esparru bezala aurkezten da, eta gonbidatutako artisten esku hartzeen helburua izango da emanaldiari izena ematen dion gairen inguruko hurbilketa ezberdinak sortzea. Koordenatu berriak marraztea maitasunaren ideiaren inguruko hurbilketa ezberdinak bilatu nahian, betiere maitasuna prozesu artistiko bat gauzatzeko kontzeptu gisa ulertuta. Eta hortxe kokatzen ditugu hizkuntzaren bitartez jaso ezin diren egoera ezberdinei buruz sortzen zaizkigun zenbait galdera. Alabaina, hitzez adierazi ezin badira ere, egoera horien existentzia eta esperientzia partekatu ditzakegu, beste euskarri batzuetan azaltzen eta gauzatzen baitira. Maitasuna hautematea zeinu bezala. Hizkuntza zein unera arte da errealaren iradokizun bat, beste ezer baino gehiago? Hizkuntza bilakatu ote dezakegu bere hitzarekin oraindik topo egin ez duen zerbaiten, errealitate txiki baten, zeinu?

Gure lasaitasunerako, AMOR (maitasuna) existitzen da eta Portugalen dago, Lisboatik 151 kilometrora A8 autobidetik barrena, Leiria noranzkoan, 2. irteera hartuta; eta Amorren benetako koordenatuak hauek dira: N 39.79076º eta W 8.82938º.

Amaia Urra gure atzerriko berriemailearekin konektatuko dugu eta koordenatu errealetan eta irrealetan kokatuko gaitu, maitasunaren hiri izan daitezkeen AMOR, ERROMA eta abarren bila. Parisera ere bidaliko dugu Frantziako Libération aldizkariak antolatzen dituen Maitasuna filosofiako lau irakasgaietan saioetako informazioa jasotzeko.

1. koadernoa, 0. koadernoko argitalpenen jarraipena da eta lehen ere ikusitako lan prozesuen elementuak eta zatiak berpizten ditu lau kolaborazio berrirekin: Amaia Urraren Frondoso Matorral, Alice Chauchaten The love piece, Itziar Okarizen Contrariwise eta Peio Aguirreren El amor como producción: una pequeña teoría de la economía del arte. Artista horiek era ezberdinetan esku hartuko dute hiru egun hauetan eta argitalpenean egindako elkarlanaren partaide egingo gaituzte.

The Love Piece
Alice Chauchat

2006. urtean, EkS-scenak gonbidapena luzatu zidan, uda hartan Zagreben bertako dantzari gazteekin lan egiteko. Nire proposamena hau izan zen: hiru astetan zehar batera lan egiteko konpromisoa hartzen zuten sei pertsona biltzea, aldez aurretik partekatzeko gunerik aurreikusi gabe; hori bai, oinarrizko lan-egitura bat ezarri nuen. Eztabaida kritiko batean murgildu ordez, hau da, bakoitzak bere jarrera besteengandik bereizi ordez, gure arteko ezberdintasunak segurutzat jo genituen, era horretan bakoitzaren alderdi erakargarrienetan arreta jartzeko. Zein harreman ezarri nahi duzu publikoaren eta interpretarien artean, publikoaren eta obraren artean? Zer gertatzen da emozioak sorraraztearekin? Zer gertatzen da jendea hunkitzearekin? "Sinestaraztean" ere interesa agertu genuen, fikzioa errealitate partekatu bihurtzeko orduan, ikuslearen aldetik behar den inplikazio-motaren ingurukoa, alegia.

Harremanen arteko interesaren, estimuen ekoizpenaren eta jokoaren sustapenetik sortzen da zuzenean The Love Piece (Amodioaren pieza) eszenaratzea.

ciencia_ficción
Cristina Blanco
Musika: Cristina Blanco eta Rubén Ramos
Spiriten bideoaren itzulpena: Quim Pujol
Laguntzaileak: Iberescena; Espacios cómodos 010, La porta; Al-kantara; Espacio práctico; El Local; La casa encendida; Aula de danza Estrella Casero; el local de la calle Azucenas.

Mundu kuantikoan esaten da, zerbait behatu arte, egoera posible guztiak aldi berean gertatzen ari direla. Norbaitek behatzen duen arte. Orduan, naturak aukera ezberdinetako bat hautatzen du. Hala, ciencia_ficción (zientzia fikzioa) lanean, oraingoz, dena aldi berean gertatzen da. Gutxienez, hori ikusi eta entzutera sartzen zaren arte.

Urriak 5, 18:00 -21:00
El amor como producción .Peio Aguirre
Frondoso matorral. Amaia Urra
∏. Itziar Okariz
Dirty Room: episodio 1. Juan Domínguez

El amor como producción
Peio Aguirre
JLG/JLG Autoportrait de décembre (1995) lanaren bukaeran hau dio Godardek, ia ondorio gisa: "Maitatzen dudala esan dut, horra hor nire promesa. Gaur egun, nire burua sakrifikatu behar dut, maitasun hitzak zentzu bat izan dezan. Lurrean maitasuna zabaldu dadin". Adierazpen horrek galdera hau eginarazten digu, modura: zer motako sortze-forma saiatu daiteke, maitasuna ekoizpen gisa eman dadin? Bere irrati saioan honen inguruan ikertzen du eta ondorengo egunetan emango duen tailerreko oinarriak aurreratzen dizkigu.

∏.
Itziar Okariz
Performancea
Iraupen aldakorra
Bi pertsonek, bata bestearen ondoan eta publikoaren aurrean, ∏ zenbakiaren zifra-sekuentzia kopuru mugatu batean errepikatzen dute, esaterako, lehenbiziko hamar mila zifrak. Performancearen koru-exekuzioak lengoaia-ekoizpenaren ezaugarri fisikoa, bere haragitzea azpimarratzen du. Zenbakiak ahotsaren bitartez gauzatzen dira, tonu, genero eta identitate jakin bat hartuz.
Premisaren keinu ezinezkoa, zenbaki infinituaren errezitalak, giza naturaren mugakotasuna eta bere betikotasun-nahia agerian jartzen du.

Dirty Room. Episodio 1
Juan Domínguez
Juan Dominguezek sortutako proiektua da Dirty Room (Gela zikina), María Jerez eta Sara Manenteren partaidetzarekin,
eta Alice Chauchaten laguntzarekin.
Ahotsa: María Jerez

Iragan abuztuan, Clean Room (Gela garbia) seriearen lehen denboraldia estreinatu nuen, performancearen parametroak aldatzeko saiakera bat da, horretarako telebistako telesailetan erabiltzen diren prozedurak erabiliz: narrazio-gaien denbora-garapena luzatuz, ikusleen artean leialtasuna sortuz, aldian behin kapitulu bat emanez; errepikapenen eta elementu berrien artean tentsioa sortuz. Hemen, Donostian, Dirty Room (Gela zikina) bi kapituluko irrati-programa aurkeztuko dut. Zure irudimena, zure intimitatea, zure eskuzabaltasuna, zure probokazioa, zure denbora, zure gosea, zure desioa, zure gauzak, zure gorputza, zure erabakiak, bitan banatzeko zure gaitasuna, zure begiratzeko modua, zure arintasuna, zure arreta.
Juan Domínguez

Urriak 6, 18:00 -21:00
Maniobras espectrales en la radio.Manuel Cirauqui
Contrariwise.Itziar Okariz
Dirty Room: episodio 2. Juan Domínguez

Maniobras Espectrales en la Radio
Manuel Cirauqui

Mugatxoan 2012ko otsailean aurkeztu zuen Tanatofonías programaren ildotik, Manuel Cirauqui, Maniobras Espectrales en la Radio [Espektro maniobrak irratian],egun hauetan emango duen tailerrari buruz hitzegitera itzuli da oraingo honetan. Programa honen bidez irratiaren miaketa teorikoa eta praktikoa egitea proposatzen du, irratia subjektibotasunaren eta horren fantasmen topaleku gisa hartuta.

Contrariwise
Itziar Okariz

Performancea
Iraupen aldakorra

Espazioan, performer bat, zutik, mikrofono batekin eta bozgorailu baten ondoan dago, publikoari begira. Performerrak "bai...", "ez...", "bai...", "ez...", "bai...", "ez..." hitzak errepikatzen ditu etengabe, bere ahotsa bozgorailurantz bidaliz eta aldi berean publikoa interpelatuz.

Bozgorailuak atzerapen pixka batekin erreproduzitzen du performerraren ahotsa, era horretan, bozgorailuak "bai" esaten duenean, perfomerraren ahotsak "ez" esango du aldi berean, edo alderantziz.

Performerrak silaba bakarreko bi hitzak errepikatzen ditu, elkarrizketa bat bihurtu arte. Errepikapen hori zentzugabe eta komikoa da.

Dirty Room. Episodio 2
Juan Domínguez

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko