ARTELEKU

Juan Domínguez

Profila

Juan Domínguez

Dantzaria, koreografoa, eszena-zuzendaria eta programatzailea da. Madril eta Berlin artean bizi da, eta bi hiri horien artean egiten du lan. Juan Domínguezen lana egoeraren, aurkezpenaren, irudikapenaren eta testuinguru-sorreraren artean dago kokatuta. Antzoki-inguruneari buruzko galderetan ere oinarritzen da bere lana. Kode ezberdinak lotuz, fikzioaren eta errealitatearen arteko disoluzioa proposatzen dute bere lanek. Gaur egun, sentsibilitate ezberdinen arteko elkarguneak aztertzen ari da, sorkuntzaren beharra eta koreografiaren eragin eta ondorioen dokumentazioa nola gogortu daitezkeen, alegia. Bere lanak 2000. urtetik aurrera: The Taste Is Mine (Gustua nirea da) (2000). Todos los buenos espías tienen mi edad (Espia on guztiak nire adinakoak dira) (2002). The Application (Aplikazioa) (2005). Seven Attempted Escapes From Silence, (Isiltasunetik ihes egiteko zazpi ihesaldi-saiakera) Opera, (2005). Shichimi Togarashi (2006). Todos los buenos artistas de mi edad están muertos (Nire adineko artista on guztiak hilda daude) (2007). de la... a la...,(a-tik ......ra) ikerketa-proiektua, (2007/08). Don't even think about it (Ez ezazu horretan pentsatu ere) (2008). Blue (Urdina) (2009). Clean Room (Gela Garbia), pilotua, (2010). Ya llegan los personajes (Badatoz pertsonaiak) (2011). 950, una habitación sin vistas (950, bistarik gabeko gela) (2011). Clean Room (Gela garbia), 01. denboraldia (2012). Dirty Room (Gela zikina), irratiko serie txikia (2012).

Artista egoiliarra izan zen PODEWIL-en, Berlin-Alemania 2004-2005 bitarte. Eszena eta ikus-kulturaren praktika masterreko tutorea izan da (Práctica Escénica y Cultura Visual) (UAH/ARTEA) 2010. urtean. Eszena eta ikus-kulturaren praktika masterreko "creación escénica y medios audiovisuales" (eszena-sorkuntza eta ikus-entzunezko bitartekoak) ibilbideko zuzendaria izan da (UAH/ARTEA) 2011 eta 2012an. In-Presentable jaialdiko zuzendari artistikoa (La Casa Encendida/Madrid) 2003-2012. 2010az geroztik Living Room Festival jaialdiko diseinatzaile.-kidea da (Madrid/Berlín). Latitude hauetatik, lortu du.