ARTELEKU

Peio Aguirre

Profila

Peio Aguirre

Peio Agirre arte kritikari, komisario independente eta editorea da. 1990eko hasieran erakusketak programatu zituen Elorrioko AKA Arriola Kultur Aretoan. 2000 eta 2005 artean zuzendarikide izan zen D.A.E. Donostiako Arte Ekinbideak arte proiektuetarako komisariatze plataforma. Komisario ibili da honako erakusketa hauetan, besteak beste: Imágenes desde el otro lado, CAAM, Kanarietako Las Palmas (2007), Arqueologías del Futuro, Rekalde Aretoa, Bilbo (2007), Asier Mendizabal, MACBA, Bartzelona (2008), Nestor Basterretxea, Forma y Universo, Bilboko Arte Ederretako Museoa (2013). Toki, nazio zein nazioarte mailako hainbat eta hainbat aldizkari eta erakusketa katalogotan argitaratu ditu bere testuak. Kultur kritika idazten du Crítica y metacomentario bere blogean: http://peioaguirre.blogspot.com