ARTELEKU

Zenbait gogoeta (arte) sistemaren inguruan.

Artista Berrien Lehiaketari lotutako jarduera paralelo hau mintegi moldean garatuko da. Horren bidez, asmoa da artearen praxian inplikatutako edozein artista edo eragilerentzat funtsezkoak diren zenbait kontu aztertzea: buru-kontzientzia eta gogoetarako gaitasun kritikoa, sistemaren kontzientzia hartzea, profesionalizatzearen paradigmak, instituzioa, merkatua eta galeria sistema, kritikaren zeregina eta komisariotza zein komisarioak instituzio-arte horretxen partea dela onartu beharra. Arte ekoizpenak kapitalismoaren garapenaren era paraleloan eboluzionatu du, eta, beraz, «lan immaterial edo kognitiboa», «post-produkzioa», «bitartekaritza», «ikerketa» eta «globalizazioa» bezalako gaiak funtsezkoak gertatzen dira edozein arte praktika birpentsatu nahi denean.

Hirurogeiko hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamarrekoaren hasierako Arte Kontzeptualaren aurrekari historikoa artearen ekoizpen eta banaketa inguratzen duen testuinguruaren eta ekonomiaren azterketaren adibide baliotsu bat da. Paradoxa badirudi ere, baina ezinbestean, Arte Kontzeptual historikoaren ezaugarriak izan ziren neurri berean artelanen desmaterializazioa eta ekoizpenaren ikuspegi materialista eta immanentea. Artistaren figuraren nortasuna eta haren rol soziala ere artista kontzeptualek behin eta berriro landu zituzten gaiak izan ziren. Mintegi honen asmoa da arte-instituzioaren konplexutasunak argitzea, hura ulertzea eta kritikatzea ere sustatuz, eta Arte Kontzeptuala izango da bertan aztertuko diren gai-ardatzetako bat. Mintegiak parte hartzaileen inplikazio aktiboa lortu nahi du, arte sistema honen irudi edo irudikapen bat egiteko. Arte garaikidearen nazioarteko errealitate ekonomikoarekin bat datorren ikuspegi bat eskaintzea da helburua.

Jarduera hau 2013-2014 Gipuzkoako Artista berrien Programaren parte da.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ematen du

Ordutegia

16:00 - 20:00
10:00 - 14:00
16:00 - 20:00

Prezioa

Doan

Oharrak

16 de enero de 16 a 20h / 17 de enero de 10 a 14h y de 16 a 19h

Izena eman

Itxita