ARTELEKU

André Gonçalves

Profila

André Gonçalves

André Gonçalves Lisboan bizi den media artista da. 2000. urtetik, bere lanak ikusizko arteak, musika, bideoa, instalazioa eta performance-a bezalako alor artistikoak gurutzatzen ditu. Baina bereziki musika elektronikoaren eta soinu-artearen munduetan eman du ezagutzera bere lana. Horren adibide dira, bere bakarkako lanez gain beste hainbat soinu artistekin egindako elkarlanak, Achim Wollscheid, Adriana Sá, Eric La Casa, Marc Behrens edo Phill Niblock bezalako artista esanguratsuekin, soilik gutxi batzuk aipatzearren. Aldiberean bere instalazioak mundu zabaleko hainbat galeria, jaialdi eta museotan aurkeztuak izan dira. Azken urteotan Gonçalves burubelarri murgildu da sintetizagailu modulareen sorkuntzaren munduan, hortarako, beste lagun batzuekin ADDAC konpainia sortuz.