ARTELEKU

Bideojokoa gailu kultural bat da, baina oraindik ez zaio aitortu adierazpen artistikorako, narratiba bideratzeko eta diskurtsoa eraikitzeko bitarteko gisa duen balioa. Nolanahi ere, duela gutxi sortutako bitartekoa izan arren, hainbat konbentzio ludiko, mekaniko eta estetikotan harrapatuta dago.

Konbentzio horiek, kasu askotan, industriaren eta jokalarien artean aitortu gabeko hitzarmenen bidez eratutako klixe eta ohiko leku bilakatu dira. Horren aurrean, azken urteetan bideojokoen ekoizle talde bat osatu da –arte garaikidearen mundukoak- eta zalantzan jarri dituzte industriaren mekanismo klasikoak.

Tailer hau laborategi gisa eskaintzen da bideojokoen kontzeptua eta mekanismoak aztertzeko eta eztabaidatzeko estetikaren, narratibaren, diskurtsoaren eta teknikaren ikuspuntutik, baita jolasgarritasunaren ikuspuntutik ere. Laborategiak hiru arlo landu nahi ditu, batetik, joko mekanismo horien azterketa kritikoa –bideojokoa testu nahiz ingurune ludiko gisa hartuta-, bestetik, bideojokoen bidez egiten den diskurtso sorkuntzari buruzko ikerketa eta, azkenik, bideojokoen sorkuntzaren sustapena, ekoizpen independentearen ikuspegitik.

Tailerraren formatua Gamejam edo LudumDare bezalako bideojokoak sortzeko sprints delakoen antzekoa izango da; lehenengo egunean gai/ideia bat proposatuko da eta hiru egunetan parte hartzaileek bideojoko bat asmatu, garatu eta haren prototipoa egin beharko dute.

Tailerra artistei, programatzaileei, ilustratzaileei, joko diseinatzaileei, musikariei, bideojoko zaleei eta pertsona sortzaileei zuzenduta dago.

 

 

 

 

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Oharrak

Jokoen garapena ez dago mugatuta inolako plataformara edo garapen ingurune jakin batera – eta ez da nahitaezkoa ere bideojoko tradizionala izatea-.