Bideojokoa gailu kultural bat da, baina oraindik ez zaio aitortu adierazpen artistikorako, narratiba bideratzeko eta diskurtsoa eraikitzeko bitarteko gisa duen balioa. Nolanahi ere, duela gutxi sortutako bitartekoa izan arren, hainbat konbentzio ludiko, mekaniko, estetiko eta diskurtsiboetan
harrapatuta dago.
Konbentzio horiek, kasu askotan, industriaren eta jokalarien artean aitortu gabeko hitzarmenen bidez eratutako klixe eta ohiko leku bilakatu dira. Kontrapuntu bezala, jokalari kritikoaren perspektibatik lehenik eta aurrerago, sormenerako bere bilakaera naturalaren ondorioz, azken urteetan bideojokoen ekoizle talde bat osatu da –arte garaikidearen mundukoak- eta zalantzan jarri dituzte industriaren mekanismo klasikoak: bideojokoa salbatzea hura dinamitatuz.
Tailer hau laborategi gisa eskaintzen da bideojokoen kontzeptua eta mekanismoak aztertzeko eta eztabaidatzeko estetikaren, narratibaren, diskurtsoaren eta teknikaren ikuspuntutik, baita jolasgarritasunaren ikuspuntutik ere. Laborategiak hiru arlo landu nahi ditu, batetik, joko mekanismo horien azterketa kritikoa –bideojokoa testu nahiz ingurune ludiko gisa hartuta-, bestetik, bideojokoen bidez egiten den diskurtso sorkuntzari buruzko ikerketa eta, azkenik, bideojokoen sorkuntzaren sustapena, ekoizpen independentearen ikuspegitik.
Tailerraren formatua Gamejam edo LudumDare bezalako bideojokoak sortzeko sprints delakoen antzekoa izango da; lehenengo egunean gai/ideia bat proposatuko da eta hiru egunetan parte hartzaileek bideojoko bat asmatu, garatu eta haren prototipoa egin beharko dute.
Lantegian zehar parte-hartzaileek eta sektoreko profesional desberdinen aholkularitza eta tutoretza izango dituzte. Tailerra artistei, programatzaileei, ilustratzaileei, joko diseinatzaileei, musikariei, bideojoko zaleei eta pertsona sortzaileei zuzenduta dago.
*Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.
Ohar teknikoa: Jokoen garapena ez dago mugatuta inolako plataformara edo garapen ingurune jakin batera – eta ez da nahitaezkoa ere bideojoko tradizionala izatea-.
Itxita
Gehitu iruzkina