ARTELEKU

Rubén Alcañiz

Profila

Rubén Alcañiz

(Valentzia, 1975). Bideo jokoen programatzailea eta enpresaburua. Gaur egun Astute Games bideo joko estudio txikiaren burua, sektoreko beste enpresa batzuekin lankidetzan. Beti teknologia berrien ikerketan inplikatua, azkenaldi honetan gailu mugikorren industriari lotua.

Besteak beste, Pyro Studios, Mercury Steam, Gameloft eta Tequila Works bezalako enpresetan lan egin ondoren, kudeaketaren munduan menturatu da behin betiko, programazioa eta haren barrenaldeak inoiz alde batera utzi gabe.
Herrialdeko sektoreko konpainia handietako postuetan, Rubenek CICEn programazio eskolak emateko lana tartekatu du.
Haren erroak 90eko urteetako Demo-Scene-n ditu, non maila apaleko programatzaile gisa hazi zen.