ARTELEKU

Alejo Acevedo Civantos

Profila

Alejo Acevedo Civantos

Eskarmentu handiko jostagarritasun-diseinatzailea da, eta Sevillako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da. Arte-zuzendari gisa dagoeneko esperientzia du fikziozko film laburretan eta Scout mugimenduko hezitzaileen testuinguruan; halaber, eskarmentu handia du usadiozko jokoen bidezko hezkuntzan. Espainia mailako ekitaldietan, bideojokoen garapenari buruzko zenbait hitzaldi eta lantegietan parte hartu du.

Asociación DeSEA, Desarrolladores de Videojuegos en Andalucía izeneko erakundea sortu ondoren, bideojoko-diseinatzailea izan da "Pyro" eta "Zed games" konpainietan; halaber, "The Game Kitchen" eta "AccessAble Games" konpainien sortzaile-kidea ere bada. Sormenaren eta bizimoduaren inguruan egin dituen azken esperimentuak Alejolab webgunean, bere laborategi eta blog pertsonalean, jarrai daitezke.