Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak azaroaren 24tik abenduaren 3a bitartean EHUko Carlos Santamaría Zentroan EHU/UPV, Ernest Lluch eta KM Kulturunean burutuko den tailer honetan parte hartzeko gonbita egin nahi dizue.
PlayLab2 tailerra JOLASEAN izeneko ekimen zabalago baten baitan kokatzen da. Ekimen horren bitartez, Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak jolasak eta bideojokoek kultura garaikidean jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta esperimentatzeko gune bat sustatu nahi du.
JOLASEAN
proiektuaren baitan, tailerrak, topaketak eta mintegiak burutuko dira, azaroaren 24tik abenduaren 16ra bitartean.
'PLAYLAB2- % Ekonomia Globalaren sistemetan esku hartuz' tailerra JOLASEAN proiektuaren jarduera nagusienetako bat da. Tailerrak sistema ekonomikoak eta egungo mundu mailako finantza krisia ardatz hartuta, hausnarketa, esperimentazio eta sorkuntza laborategi bat proposatzen du, jolasen edo/eta bideojokoen diseinu eta ekoizpenaren bitartez. Ideiaren bat edo proiekturen bat baduzu esku artean edo, besterik gabe, uste baduzu zure ezagutza edo sormena baliagarri izan daitezkeela, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
PlayLab2-k sistema ekonomikoak eta egungo mundu mailako finantza krisia ardatz hartuta, hausnarketa, esperimentazio eta sorkuntza laborategi bat proposatzen du, jolasen edo/eta bideojokoen diseinu eta ekoizpenaren bitartez. Ideiaren bat edo proiekturen bat baduzu esku artean edo, besterik gabe, uste baduzu zure ezagutza edo sormena baliagarri izan daitezkeela, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Azken garaiotan jolasaren balioa handitu egin da, ez soilik balibide pedagokiko gisa, baita heltze- eta hausnarketa- prozesuan eta besteekiko komunikazioa lantzeko orduan bizi esperientzia garrantzitsu bezala ere. Ikuspuntu kulturaletik zein prozedura-ikuspuntutik bitarteko aipagarriak diren neurrian, jolasa eta bideojokoak tresna bikainak izan daitezke sistema konplexuen berezitasunak ulertu, barneratu eta horietan parte hartzea laguntzeko.
Ekonomia sistema konplexu bat baldin bada, aldeen arteko elkarreraginean oinarritua (bere arau propioekin), jolasak eta bideojokoak sistema eraginkorrak eta simulazio-esperimentaziorako plataforma egokiak izan daitezke egungo sistema-ekonomikoei begira. Egungo ekonomia-teorien gainean eta izan ditzaketen ondorioen gainean esperimentatzeko aukera eskaintzen dute modu seguru, bizi eta baita jostarian ere.
Bideojoko komertzialek ez dute normalean moralizatzeko asmo argia duen erretorika bat edo diskurtso filosofiko edo politiko bat erakusten, baina ia guztiek erantzuten diete, modu zuzenean edo zeharkakoan, testuinguru ideologiko edo kultural bati, industria/enpresa-talde baten filosofiari edo/eta merkaturatzen diren herrialdeetako argitalpen araudi zorrotzei. Horrek guztiak ezinezko egiten du askotan, gatazka baten erroetara iristea edo, kasu honetan bezala, egoera ekonomiko baten jatorrian (edo jatorrietan) sakontzea.
Hori dela eta, jolasen edo/eta bideojokoen sorkuntza/ekoizpenaren bitartez, hausnarketa, elkarrizketa, ulermen eta sorkuntza esparru bat proposatzen dugu, egungo egoera ekonomikoen alternatiba errealak lantzeko. Diziplina-anitzeko laborategi bat osatzea da asmoa, non profesionalek eta ikerlariek jolas/bidejoko baten sorkuntzan parte hartuko duten, elkarrekin hausnartuz eta egungo Finantza/Ekonomia Krisiaren inguruko ondorioak (edo are soluzioak ere) aurkituz.
Deialdia.
Deialdi honen helburua Munduko Ekonomia eta egungo Finantza Krisia ardatz izango du(t)en jolas/bideojoko bat edo gehiago lantzeko gogoeta, pentsamendu, elkarlan eta ekoizpen laborategi diziplina-anitzeko bat sortzea da. Parte hartzera gongidatzen dugu irudia, ekonomia, hezkuntza, komunikazioa, informazioaren teknologiak, programazioa edo/eta bideojokoak ofizio edo afizio dituen edozein pertsona, baita deialdi hau edozein alderditatik laguntzeko interesa izan dezakeen edonor ere. Lana librea eta elkarlanean oinarritua izango da, eta laborategiko irakasleen tutorizatuko dute.
Ardatz Tematikoak
Egunfo Ekonomia/Finantza Krisia oinarri hartuta, lan prozesuan honako gai hauetan jarriko dugu arreta:
- 2007/8ko krisiaren jatorria azaldu/ulertu
- bere ondorioak isolatu eta irudikatu
- inplikatutako eragileak identifikatu
- soluzio agerrtoki ezberdinak arakatu
jolasen edo bideojokoen ekoizpenaren bitartez.
Metodologia
Laborategi hau elkarlanean eta diziplina-aniztasunean oinarritutako jolasen/bideojojoen inguruko ikerketa, hausnarketa, eztabaida, esperimentazio, diseinu eta sorkuntza plataforma gisa irudikatzen dugu. Aurrez azaldutako ardatz tematikoen pean, jolas/bideojoko baten ekoizpenak dituen faseak ezarriko ditugu, eta horien arabera (modu paraleloan) garatuko ditugu gidoia, gameplay-a eta ekoizpena:
Gidoia -> Script -> Game Design -> Grafismoa -> Programazioa/Ekoizpena
Ikerketa -> Eztabaida -> Irudimena -> Irudikapena -> Konpilazioa
Gure berehalako egoera historikoari begira, garrantzitsua da ardurak, hausnarketak eta baita proposatutako soluzioak (nahiz eta ez behin betikoak izan, tailerrean garatzen direnak) islatzea. Hori dela eta, laborategiaren etapa ezberdinak ahal den neurrian dokumentatzeko asmoa dugu.
Tailerraren baitan 3 aurkezpen egingo dituzte bertako irakasleek, bakoitzak bere arloa (game, design, grafismoa eta programazioa) eta tailerraren gaiak landuz.
Azken dehialdiko irudiak
http://www.flickr.com/photos/arsgames/sets/72157626626034945/
Tailerreko irakasleak
Tailerreko zuzendaria: (ARSGAMES) – Flavio Escribano
Game Designer: Alejo Civantos (Game Kitchen) "Videojuegos con un objetivo: las estructuras económicas y las estructuras del diseño"
Grafismo arduraduna: Javier Blázquez (8rosa) "El Poder y su Representación aplicado a la Imagen y al Juego"
Programatzailea: Eduardo Millán (Undead Code) - "Desarrollo Extremo de Videojuegos"
Erreferentziak
Simulazio ekonomikoak:
http://es.wikipedia.org/wiki/Monopoly
http://en.wikipedia.org/wiki/Capitalism_2
http://en.wikipedia.org/wiki/Black_Gold_(video_game)
http://en.wikipedia.org/wiki/SimFarm
http://www.industryplayer.com/
http://www.youtube.com/watch?v=N7P2ExRF3GQ
Teknologiak
https://www.facebook.com/MafiaWars
http://pt.wikipedia.org/wiki/Jogo_do_bicho
Joku kritikoak
http://www.wired.com/special_multimedia/2009/cutthroatCapitalismTheGame
http://www.derivart.info/index.php?s=p11&lang=es
http://www.phonestory.org/#about
http://www.tropico3.com/en/index.php
http://en.wikipedia.org/wiki/Hidden_Agenda_(computer_game)
Blogak
Gehitu iruzkina