ARTELEKU

Artek(lab)

Proiektua

Artek(lab)

ARTEK[LAB]; kreazio eta esperimentazioan jarduten duen laborategi bat bezala definitzen da, artearen, zientziaren eta teknologiaren arloen artean lan egiten duena. 2009an loiolako Artelekun haritzen ziren artisten artean eratua, maila ugarietan antolatutako plataforma. Sorketa ar­tistikoetara bideratua egoteaz gainera hausnarketarako eta artistentzat laguntza diren tresnak eskura dituen espazioa da. Horrela urteetan zehar produkzio, komisaritza eta unibertsitateko hezkuntza proiektu asko landu dira.

Arteleku, laborategi ireki gisa, gogoetarako, ekoizpenerako eta lanen erakusketarako tokia izatea nahi izan dugu betidanik, ez ordea lan hauetan te­knologiak duen pisua kontuan hartuz, baizik eta bide berriak eraikiz. Plataforma iraunkor bat ezarriz, non gaurko eta biharko arteak elkar eskua ematen duten, eta New Media Art korronteko buru berriek lan berrian jarduteko lur emankor bat aurkituko duten.Antzinatik datozen korron­teek jasandako gainbeheraren eta gaur egun baliorik ez duten hitzaldien ostean, artearen eta bere jakinduriaren konfigurazio berri bat. Eraldaketa bide hau Euskal kulturaren historian bertan aurki dezakegu, mitologia eta kreazio tradizionaletan, orain inprimatutako harri landu zaharrean, proiektatutako eta hain denbora luzean pentsatutako argia eta gaurko itsuren eta hutsaren for­matu digitala. Tradizio analitikoa eta industriala Elena Ansins eta Chillida bezalako artistek pert­sonifikatu duten herentzia dira, hurrengo generazioei transmitituz. Baroja familiak eta Elhuyar anaiek eginiko lanekin hertsiki erlazionatuak, gaur egun bizi garen munduaren kondizioaren guraso.  

Informazioa

Loturak

Etiketak